13:11

Mundua

Krisia Ukrainan

Europak 11.000 milioi euroko laguntza proposatu du Ukrainarentzat

Erredakzioa

Errusiak erregai nuklear hornikuntza eten die Europako ekialdeko herrialdeei, Ukrainatik garraiatzeko arazoak dituelako.

2:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ukrainari hurrengo bi urteetan 11.000 milioi euroko diru-laguntzak ematea proposatu du Europako Batzordeak, herrialde horretako ekonomia sustatu eta gatazka politikoari irtenbidea emateko.

"Neurri-sortak gutxienez 11.000 milioi eurokoak izan litezke hurrengo bi urteetan", azaldu du Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak, prentsaurrekoan.

Bestalde, Errusiak Ukrainatik Europako ekialdera erregai nuklearra igortzeari utzi dio, Dmitri Rogozin Errusiako lehen ministroordeak jakinarazi duenez.

Ukrainako zentralek apirila arteko erregaia baino ez dute.

"Arazoak ditugu gure aliatuei erregai nuklearra Ukrainatik garraiatzeko, eta hornikuntza arazoak daude Ukrainako zentraletan", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena