Mundua
Gatazka Ukrainan
Bestalde, Gazprom gas enpresa handiak ez dio Ukrainari gasa salneurri murriztuan salduko, apiriletik aurrera.
Albisteak (7)
Vladimir Putin Errusiako presidenteak esan duenez, Ukrainako oposizioak "Konstituzioaren kontrako estatu-kolpea egin zuen" boterea bereganatzeko, altxamendu armatu baten bidez.
Horiexek izan dira Putinek Ukrainaren gatazkaren inguruan egindako lehenengo adierazpenak, kazetariekin egindako eta telebista kate ofizialak emititutako topaketa batean.
Bestalde, Sergei Axionov Krimeako lehen ministroak martxoaren 30erako Sebastopol Krimeako hiriaren estatutua erabakitzeko erreferenduma deituko duela iragarri du. Errusiak Itsas Beltzean duen ontzidia hiri horretan dago.
Prentsaurreko batean adierazi duenez, baliteke Krimeak Ukrainarengandik duen autonomia handitzeko galdeketa aurreratzea.
Horrez gain, Gazprom Errusiako gas enpresa handiak ez dio Ukrainari gasa salneurri murriztuan salduko, apiriletik aurrera, Alexei Miller Gazpromeko presidenteak iragarri duenaren arabera, Dimitri Medvedevekin egindako bilera batean.
"Egoera honetan, Ukrainak hartutako konpromisoak bete ez dituenez, salneurri berezia izateko egindako akordioa hautsi duenez, Gazpromek apiriletik aurrera murrizketa aplikatzeari uztea erabaki du", gaineratu du.
Ostegunean, bilera
Europar Batasuneko (EB) kideak Arseni Jatseniuk Ukrainako behin-behineko lehen ministroarekin bilduko dira, Ukrainako gatazka aztertzeko egingo duten ezohiko goi-bilerari ekin aurretik.
"EBko estatuburu eta gobernuburuek Ukrainako egoera eztabaidatuko dute Jatseniukekin, ezohiko goi-bilera egin baino lehen", baieztatu du Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak Twitter bidez.
Itzultzeko agindua
Vladimir Putin Errusiako presidenteak itzultzeko agindu die Ukrainako mugan zeuden soldaduei, Dimitri Peskov bozeramaileak iragarri duenez.
Agindu horrekin, agintariak amaiera eman die otsailaren 26an herrialdeko erdialdean eta mendebaldean abiatutako "ariketa militarrei".
Ustezko ariketa horiek Krimea eskualdeko (Ukraina) krisiarekin bat etorri dira, eta, horrenbestez, Errusia herrialde horretan inbasio masiboa egiteko prestatzen ari zela interpretatu dute nazioartean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa