10:59

Mundua

Gatazka Ukrainan

Armada Krimeatik ateratzeko eskatu dio Obamak Putini

Erredakzioa

Atera ezean, "ondorioak" izan ditzakeela esan dio. Bestalde, Errusiako soldaduek Ukrainako Armadako armak hartu dituzte eta "Krimeako agintari legitimoarekin" bat egiteko eskatu diete ukraniarrei.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak tropak Krimeatik ateratzeko eskatu dio Vladimir Putin Errusiako presidenteari, eta Ukrainako beste lekuetan eskuhartzerik ez egitea esan dio.

Gainera, AEBtako presidenteak, atera ezean, Errusiak nazioartean duen irudiak "ondorioak" izan ditzakeela ohartarazi dio.

Telefonoz ordu eta erdiz hitz egiten izan eta gero, Etxe Zuriak ohar bat kaleratu du. Bertan, Krimean azken orduotan "Errusiak Ukrainako subiranotasuna eta lurraldearen osotasuna urratu" duela adierazi du.

John Kerry AEBetako Estatu idazkaria Kievera joango da, asteartean, Ukrainako agintariei babes estatubatuarra erakusteko.

Ukrainako hiriburua, Kerry Gobernu berriaren ordezkariekin, parlamentuko agintariekin eta gizarte zibileko kideekin bilduko da.

Errusiako tropak lurralde ukrainarrean sartzeak "nazioarteko legea eta Ukrainarekin 1997an egindako akordioa urratu du eta Nazio Batuen Itunak ezartzen dituen betebeharren kontrakoa da", gainera, ez dator bat "Budapesteko 1994ko Memorandumarekin ezta Helsinkiko Aktarekin ere", oharrean diotenez.

Putinek Merkeli erantzun dio

Alemaniako Gobernuak iragarri duenez, Vladimir Putinek Angela Merkel kantzilerrak "ikerketa misio bat" bidaltzeko proposamena onartu du. Elkarrizketa politiko bat hasteko misio hori Europako Segurtasun eta Kooperazio Elkarteak zuzenduko luke.

Merkelek tropa errusiarrak Ukrainan sartzea "onartezina" dela eta "Nazioarteko Eskubidea urratzea" dela esan dio Putini.

Franz-Walter Steinmeier Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroak, bestalde, Ukrainako egoerak eragin duen tentsioa baretzeko lan egitea eskatu die nazioarteko agintariei eta Errusiak G-8an jarraitzea defendatu du.

Errusiak armak hartu ditu

Errusiako soldaduek Ukrainako Armadako hainbat arma hartu ditu, eta Krimean dauden soldadu ukrainarrei "Krimeako agintari legetimoarekin" bat egiteko eskatu diete, Interfax Ukrainako agentziak Defentsa Ministerioko iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Errusiako Armadako gudariek atzemandako armak erabiltzearekin mehatxatu dute. Errifleak, pistolak eta kargatzaileak hartu dituzte, besteak beste. Krimean dagoen Ukrainako soldaduei eurekin bat egiteko proposatu diete, Defentsa Ministerioko iturri horren arabera, "baldintza onetan eta babes sozialarekin".

Ukrainak ere tropak mugiarazi ditu

Ukrainako Segurtasun Nazionaleko eta Defentsa Kontseiluak Armada mugiarazteko agindua eman du, Errusiak soldaduak sartu ostean, tentsioa areagotu denean.

Oleksander Trchinov behin behineko presidenteak alerta gorenean egiteko adindu die tropei, Errusiak Ukraina erasotu ostean, eta instalazio nuklearretan eta aireportuetan segurtasuna indartzeko ere agindu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena