Mundua
Ukraina
Erredakzioa
Bestalde, Obamak esan du "ondorioak" egongo direla Errusiak soldaduak bidaltzen baditu eta, Krimeraren subiranotasuna urratzeak "ezegonkortasuna" ekarriko du.
Albisteak (3)
Serguei Axionov Krimea errepublikako lehen ministroak laguntza eskatu dio Vladimir Putin Errusiako presidenteari, Ukrainako eskualde horretan bakea berrezartzeko eta egoera lasaitzeko.
Axionovek ohar baten bidez egin du eskera ofiziala, Errusiaren aldeko eta Kieven ezarritako Gobernua berriaren aldekoen artean tentsioa areagotzen ari den bitartean.
Errusiak, bere partez, Serguei Axionovek Krimeako lehen ministroaren eskaera beteko duela erantzun du, eta lagunduko du.
Bestalde, Barack Obama AEBetako presidenteak ohartarazi duenez, "ondorioak" izango ditu Errusiak soldaduak bidaltzeak eta, Krimeraren subiranotasuna urratzeak "ezegonkortasun sakona" ekarriko du.
Larrialdian deitutako prentsaurreko batean, Obamak adierazi du Ukrainako herrialdearen osotasuna ez errespetatzeak nazioarteko legediaren kontra egingo luke.
"Ameriketako Estatu Batuak nazioartearen alde egongo lirateke, Ukrainan ondorioak izango direla baieztatzeko", esan du Obamak, Errusiak Ukrainako aire-espazioan sartu dela eta soldaduak bidali dituela salatu eta gero.
Obamak baieztatu duenez, konfirmatuko balute hegazkin eta soldadu errusiarrak Krimeako puntu estrategikoetan direla, "Ukrainako herriak erabakitzeko eskubidea urratzea litzateke".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa