20:36

Mundua

Ukraina

Janukovitxek prentsaurrekoa emango du ostiral honetan Errusian

Erredakzioa

Trantsizio gobernu berria izendatu dute Ukrainan. Krimeako Parlamentuan, berriz, errepublika horren autonomiaren inguruko erreferenduma onartu dute.

1:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Viktor Janukovitx Ukrainako presidente ohiak prentsaurrekoa eskainiko du ostiral honetan Rostov Don hirian, Errusia hegoaldean. Prentsaurrekoa Euskal Herrian 14:00ak direnean izango da, Interfax agentzia errusiarrak presidente ohiaren gertuko iturriak aipatuz jakitera eman duenez. Leku zehatza oraindik zehazteke dago.

Ukrainako Parlamentuak hilaren 22an kendu zuen kargutik Janukovitx, eta ihes eginda dago ordutik. Atzo bertan, presidente ohia bilatu eta atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuten Ukrainako agintariek; gaur haren berri izan dute, Errusiako agentziek presidente ohiaren adierazpena zabaldu baitute. Bertan, Janukovitxek adierazi du bera dela Ukrainako legezko presidentea eta jasotako mehatxuen ondorioz Moskuri babesa eskatu diola.

Gobernu berria

Gaur bertan, trantsizio gobernu berriak agintea hartu du Ukrainan, Arseni Jatseniuk lehen ministro izendatu ondoren.

"Kamikaze politikoen Gobernua izango da hau. Ziur nago indarrik ez zaigula faltako. Gurekin daude Jainkoa eta Ukraina", esan du Parlamentuaren babesa jaso ondoren. 417 diputatuko parlamentu horretako 371ren babesa jaso du.

Ondoren, maiatzaren 25a arte agintean egongo den Gobernua aurkeztu du lehen ministro berriak. Teknokratak, oposizioko aktibistak eta Maidan plazako ordezkariak bildu dituzte exekutibo berria osatzeko.

Krimeako Parlamentuak erreferenduma onartu du

Bestalde, Krimeako Parlamentuak indarrik gabe utzi du bertako gobernua, eta autonomia gehiago eskatzeko referenduma deitu du. Maiatzaren 25ean egingo dute, Ukrainako hauteskundeekin batera.

Errusiarren autodefentsarako talde armatu batzuek Ukrainako errepublika autonomoko Parlamentuaren eta Gobernuaren egoitzak hartu ditu goizaldean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena