Mundua
Ukrainako krisia
Erredakzioa
Mugetako guardiek Yanukovich atzo herrialdetik irtetea galarazi zuten. "Ez duzue plazatik joateko eskubiderik aldaketa sakon bat gauzatu arte", esan zuen Timoschenkok.
Viktor Yanukovichen Gobernuko zenbait kargudun herrialdetik ateratzen saiatu dira azken orduotan, Radak Ukrainako presidentea kargutik kentzea onartu eta gero, Segodnya bertoko egunkariak zabaldu duenez.
Mykola Azarov lehen ministro ohia herrialdetik ateratzea lortu duenetako bat da eta, Segodnya egunkariaren arabera, Errusiara joan da, arrazoia zehaztu gabe.
Ukrainako Mugetako Estatu Zerbitzuak ez die Viktor Pshonka fiskalburu nagusiari ez Alexander Klimenko Sarrera eta Behar ministro ohiari herrialdetik alde egitea, Ukrainako segurtasun indarrek jarritako kontrol batean atzeman eta gero.
Azkenik, Mijail Dobkin Jarkiveko gobernadoreak eta Gennafy Kernes bertoko alkateak alde egitea lortu dutela uste dute, Yanukovichekin Eskualdetako Alderdiaren Batzarrean izan ondoren.
Hiru hilabete luzeren ondoren, Ukrainako oposizioak Viktor Yanukovich presidentea Gobernutik kentzea lortu eta kartzelatutako Yulia Timoschenko lehen ministro ohia askatu zuen atzo, larunbata.
"Diktadurarenak egin du", esan zuen Timoschenkok kalera atera bezain laster. 2010etik espetxean sartu zuten, zazpi urteko kartzela zigorra ezarrita, larderiagatik.
Bestalde, Ukrainako mugetako guardiek esan zuten Viktor Yanukovich boteretik kendutako presidentea hegazkinez irteten saiatu zela eta galarazi egin zutela, mugetako kontrolak saihesten saiatu behar da, ziurtatu zutenez.
"Ez duzue etsitzeko eskubiderik"
Yulia Timoschenkok Kieveko Independentzia Plazara heldu ondoren, "protestak bertan behera uzteko eskubiderik ez" dutela esan zien manifestariei, herrialdean "benetako aldaketa bat lortu arte".
"Ez duzue plazatik joateko eskubiderik aldaketa sakon bat gauzatu arte", esan zuen Timoschenkok gurpildun auki batetik.
Etorkizunaren inguruan, Timoschenkok lanean jarraitzeko borondatea duela ziurtatu du. "Lanera bueltatuko naiz. Ez dut minutu bat ere ez galduko zuon ama lurrean zoriontsuak izan zaitezen. Gora Ukraina!", esan zuen.
Yulia Timoshenko Ukrainako lehen ministro ohia eta oposizioaren burua aske uzteko agindu zuen larunbat honetan Ukrainako Parlamentuak.
Gaurko osoko bilkuran Timoshenko berehala aske uztea agintzen duen ebazpena onartu zue Ukrainako Parlamentuak. Parlamentuaren gehiengo zabalak, bi herenak baino gehiagok, babestu zuten ebazpena. Onartutako adierazpenak Jarkov hiriko ospitale batean giltzapetuta dagoen buruzagia berehala aske uztea ekarriko du, oposizioaren arabera.
Ukrainako Parlamentuko presidente berria izendatu dute
Oleksander Turchinov Batkivshchyna alderdiko presidenteordea izendatu zuten Ukrainako Parlamentuko presidente, haren aurrekoak ordu batzuk lehenago, osasun arazoak tarteko, dimisioa eman ostean.
Viktor Yanukovich Ukrainako presidenteak eta oposizioko buruek herrialdeak bizi duen krisiari amaiera emateko, akordioa sinatu eta biharamunean etorri zen aldaketa.
Ruslas Koshulinski Ukrainako parlamentuko presidente ordeak iragarri zuen albistea, egiten zituzten ezohiko osoko bilkuraren hasieran. Halaber, Igor Kaletnik Parlamentuko lehen presidenteordeak ere dimisioa eman zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa