Mundua
NBE
Erredakzioa
Bitartekaria Siriako Gobernuko eta oposizioko ordezkariekin bilduko da, egoera bideratzeko asmoz.
Lajdar Brahimi bitartekaria. Argazkia: Efe
Gaur abiatu dute Siriako gatazka konpontzeko bigarren negoziazio saioa Genevako (Suitza) Nazio Batuen Erakundearen egoitzan.
Lajdar Brahimi bitartekariak bilera bana egingo du ordezkaritza bakoitzarekin. Goizean oposizioko kideak jasoko ditu, eta arratsaldean Siriako Gobernuak bidalitako negoziatzaileak.
Urtarrilaren 22an Montreuxen (Suitza) hasitako prozesuaren jarraipena izango da gaurkoa. Orduan, 40 estatuk eman zioten babesa AEBek eta Errusiak 2012ko ekainean sustatutako ekimenari.
Goi mailako bilera horren ostean, bi aldeen arteko negoziazioak zortzi egunez luzatu ziren, eta gero astebeteko geldialdia egin zuten.
Lehenengo saio horren lorpen nagusia oposizioa eta Gobernua mahai beraren bueltan esertzea izan zen.
Oztopo hori gaindituta, aste honetako negoziazioekin helburu zehatzen bat lortu nahi dute, eta horretarako abiapuntua adostu beharko dute. Izan ere, Siriako Gobernuak aldarrikatzen duen lehenengo baldintza oposizioko talde armatuen indarkeria amaitzea da; oposizioak, berriz, trantsizio politikoari ematen dio lehentasuna.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa