15:08

Mundua

Siriako gerra

Siriako Erregimenak milaka etxebizitza eraitsi ditu

Erredakzioa

Auzo osoak suntsitzea ez dela "gerra teknika zilegia" salatu du Human Rights Watch erakundeak.

  • Siria guda

    Siria guda

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siriako Erregimenak milaka eraikin eta etxebizitza suntsitu ditu 2012. urtetik, oposizioa "zigortzeko", lekukoen testigantzak, satelite bidez egindako argazkiak eta beste hainbat proba oinarri hartuta Human Rights Watch (HRW) gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez.

GKE horrek 38 orriko txosten bat prestatu du. Horretan, 2012. eta 2013. urteetan zazpi lekutan egindako suntsipen masiboak aipatzen ditu, eta hori "gerraren legeen urraketa bat" dela nabarmendu du.

"Auzo osoak suntsitzea ez da gerra teknika zilegia", esan du Ole Solvang HRWko ikertzaileak.

Erakundearen esanetan, suntsipen horien helburua herritar zibilak "zigortzea" eta "kalte neurrigabeak" sortzea izan da.

Guztira 140 hektarea suntsitu dituzte, hau da, 200 futbol zelai beste. Horren ondorioz, milaka pertsonak etxea galdu dute.

Suntsitutako auzo gehienak oposizioaren gotorleku zirela esan du Gobernuak, lekukoen arabera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena