Mundua
Gatazka
Erredakzioa
Libre geratuko ez diren bakarrak delitu larrienak egin dituztenak izango dira. Neurria abian jartzeko, manifestariek okupatu dituzten erakundeen egoitzetatik alde egin beharko dute.
Ukrainako hiriburuan izandako protesten irudi bat. Argazkia: Efe
Ukrainako Parlamentuak, aparteko saio batean, azken bi hilabeteetako protestetan atxilotutako manifestariak askatzeko amnistia onartu du bart.
Bi egunez negoziatu ostean, ofizialistak eta oposizioa ados jarri dira amnistia legea onartzeko. Hala ere, den-denak ez dira libre geratuko, delitu larrienak egin dituztenek preso jarraituko baitute.
Eskualdeen Alderdia ofizialistak eta Viktor Janukovitx Ukrainako presidenteak lortu dute oposizioak okupatu dituen erakundeen egoitzak uztea; Kieveko udaletxea eta Ukrainako Gobernuaren Lviveko egoitza, besteak beste.
Hala ere, oposizioa ere harro egon daiteke atzera egin ez izanaz, Sindikatuen Etxea eta Urriko Jauregia okupatzen jarraituko dutelako. Gainera, ez dute Kiev erdigunean osatu duten kanpalekua desegin beharko, Janukovitxek eta bere alderdiak hala nahi zuten arren.
Neurria abian jartzeko, manifestariek okupatu dituzten erakundeen egoitzetatik alde egin beharko dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa