13:59

Mundua

Oposizioaren esanetan

Siriako bake negoziazioek 'aurrerapausoa' eman dute

Erredakzioa

Louay Safi Siriako oposizioa ordezkatzen duen bozeramaileak esan duenez, eztabaidak arratsaldean jarraituko du, baina alde bakoitza bere aldetik Brahimirekin

  • Louay Safi, Siriako oposizioa ordezkatzen duen bozeramailea. Argazkia: EFE

    Louay Safi, Siriako oposizioa ordezkatzen duen bozeramailea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siriako oposizioa ordezkatzen duen bozeramaileak, Louay Safik, esan du Gobernuarekin egiten ari diren bake negoziazioek 'aurrerapausoa' eman dutela.

"Behin behineko Gobernu bati buruz hitz egin dugun lehen eguna izan da gaur", esan du Safik Lajdar Brahimi bitartekariarekin gaur goizean izan duten bileraren ostean.

Bozeramaileak esan duenez, eztabaidak arratsaldean jarraituko du, baina alde bakoitza bere aldetik Brahimirekin

Behin behineko organoa

Safik esan duenez, erregimenaren ordezkaritza Genevako Itunari buruz "eztabaidatzeko prest agertu da" gaur. Hala ere, gaineratu duenaren arabera, erregimena puntu zehatz horri buruz hitz egitea saihesten ari da oraindik eta ez dituzte organoa sortzeko xehetasunak eztabaidatu.

Bozeramaileak datozen egunetan "organoaren tamaina eta erantzukizunak" eztabaidatzen hastea espero du.

Bake negoziaketen iraupenari buruz, ostegunean eta ostiralean eztabaidatzen jarraituko dutela aurreratu du bozeramaileak, baina hurrengo elkarrizketa sorta noiz izango den esatera ez da ausartu.

Egoera humanitarioari dagokionez, nazioarteko laguntza eskatu du Safik erregimenak "herrialdeak setiatzeari eta gosez hiltzeari uzteko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena