Mundua
Ukrainako protestak
Erredakzioa
Ezohiko saioa egingo dute, azken asteetan Kieven eta beste hiri batzuetan izandako protestetan atxilotutako manifestarien alde egingo duten legea eztabaidatzeko.
Ukrainako Parlamentuak ezohiko saioa egingo du, herrialdea astindu duten protestetan parte hartu duten manifestarien aldeko amnistia lege bat eztabaidatzeko.
Parlamentuan gehiengoa duen alderdi ofizialistak, Eskualdeko Alderdia, biltzeko eskubidea eta beste hainbat eskubide mugatzen zituen lege sorta bertan behera uztea erabaki zuen. Viktor Janukovitx presidenteak eta oposizioko liderrek krisi egoerari irteera baketsua emateko adostutako neurrietako bat da hori.
Agintarien eta oposizioaren arteko negoziaketek aurrera egin badute ere, Kiev erdialdeko barrikadek oraindik leku berean jarraitzen dute.
5. telebista kanalean egindako adierazpenetan, Batkivshina oposizioko alderdiko buruak, Arseni Jatseniuk, "indarkeria erabiltzeko aukera bertan behera gelditu da", esan du. Ukrainako presidenteak har ditzakeen erabakien inguruan egin ditu adierazpen horiek oposizioko kideak, besteak beste emergentzia egoera ezar baitezake.
Janukovitxek egoera hori sinatzeak "odol isuriak, ehunka hildako eta Ukraina suntsitzea" eragingo lukeela esan du. "Oposizioak, gatazkari irteera baketsua ekartzeko bere esku dagoen guztia egingo du", gaineratu du.
Ukrainako prentsak esandakoaren arabera, Eskualdeko Alderdi ofizialistako alde ezberdinek barrikadak Kieven erdigunetik kendu ostean adostu behar da amnistia, eta horrek Parlamentuko tramitea zaildu dezake.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa