10:15

Mundua

Krisi politikoa

Yanukovichek Gobernu osoaren dimisioa onartu du

Erredakzioa

Nikolai Azarov lehen ministroak ere dimisioa eman du astearte goizean. Parlamentuak, berriz, atzera bota du istiluak berpiztu zituen lege sorta.

  • Nikolai Azarov Ukrainako lehen ministro ohia. EFE

    Nikolai Azarov Ukrainako lehen ministro ohia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Victor Yanukovic Ukrainako presidenteak Nikolai Azarov lehen ministroak zuzendutako Gobernu osoaren dimisioa onartu du, oposizioaren protestek bi hilabete iraun ostean.

Azarovek dimisioa eman du astearte goizean gatazkaren konponbideari bultzada emateko. Oposizioaren eta Gobernuaren arteko liskarra azaroan hasi zen, eta milaka manifestari atera ditu kalera protesta egitera.

Presidenteak sinatutako dekretua administrazioaren webgune ofizialean jarri dute, eta, bertan diotenez, lehen ministroaren dimisioak "Ukrainako ministroen kabinete osoaren dimisioa ekarri du".

Egoera ikusita, Yanukovichek jardunean aritzeko eskatu dio Azarovi eta haren Gobernuari, kabinete berria izendatu arte.

"Gobernuak dena eman du konponbide baketsua lortzeko. Dena eman dugu sarraskiak, indarkeria eta eskubide zibilen urraketak saihesteko", adierazi du Azarovek, Viktor Yanukovitx presidenteari igorritako gutun batean.

Halaber, "muturreko baldintzetan" Exekutiboak ekonomiaren eta gizarte segurantzaren funtzionamendua bermatu duela txalotu du.

"Dena eman dut Ukraina Estatu europar demokratikoa izateko", nabarmendu du.

Azarov 2010. urteko martxoan izendatu zuten lehen ministro, eta 2012. urteko abenduan Parlamentuak berretsi egin zuen karguan.

Protestak duela bi hilabete hasi ziren, Gobernuak Europar Batasunarekin lankidetza akordioa sinatzea errefusatu eta gero. Duela 10 egun, protesta horiek gordindu egin ziren, manifestariak indarkeria erabiltzen hasi baitziren.

Istiluetan hainbat pertsona hil dira (hiru, agintarien esanetan; sei, oposizioaren arabera), eta ehunka zauritu.

Legeak indargabetu dituzte

Bestalde, Ukrainako parlamentuak atzera bota ditu bilera eta adierazpen eskubideak murrizten zituzten legeak. Lege horien onarpenak duela 10 egun hasitako liskarren oinarrian dago.

Indargabetutako legeen ordez beste lege batzuk onartu ditu parlamentuak, 257 botoren babesarekin.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena