19:11

Mundua

Gatazka

Haurrak eta emakumeak Homsetik ateratzea onartu du Siriako Gobernuak

Erredakzioa

Hala ere, irteera hori indar matxinoen esku dagoela azaldu du Siriako Gobernuak.

  • Lajdar Brahimi bitartekaria. Argazkia: EFE

    Lajdar Brahimi bitartekaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Homseko erdigunean harrapatuta dauden emakumeak eta haurrak hiritik ateratzea onartu du Siriako Gobernuak, oposizioko ordezkariekin Genevan negoziatzen ari den ordezkaritzak iragarri duenez. Hala ere, irteera hori indar matxinoen esku dagoela azaldu du Siriako Gobernuak.

Lajdar Brahimi Siriako bake prozesurako bitartekariak adierazi duenez, gainerako zibilek ere ateratzeko aukera izango dute, baina Erregimenak horien izenen zerrenda beharko duela gaineratu du.

Homseko alde zaharra, Siriako gatazka armatuaren guneetako bat, Gobernuko indarrek inguratuta dago duela urte eta erdi.

Ordutik, bertan dauden zibilei laguntzeko aukera gutxi izan dituzte erakunde humanitarioek.

Oposizioaren ustez, 500 familia daude Homseko alde zaharrean harrapatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena