11:41

Mundua

Siriako gatazka

Presoei buruz hitz egingo dute gaur Siriako Gobernuak eta oposizioak

Erredakzioa

Gaur jarraituko dute negoziazioekin Genevan, bitartekari baten laguntzarekin, eta kontu humanitarioak izan dira nagusi orain artean.

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siriako Gobernuko eta oposizioko ordezkariek bake negoziazioekin jarraituko dute gaur Genevan, Corinne Momal-Vanian NBEko bozeramaileak adierazi duenez. Gaurko jardunaldian, preso politikoak aske uztearen inguruan mintzatuko dira delegazio siriarrak.

Hirugarren negoziazio eguna da, eta bigarren aldiz, gela berean aurrez aurre eseriko dira Siriako ordezkariak. Dena dela, ez dute zuzenean hitz egingo, horretarako, Lajdar Brahimi nazioarteko bitartekaria izango baitute.

Lehen egun hauetan, kontu humanitarioak izango dira nagusi. Gainera, gaur Homs hirian su-etena iragartzea espero da, bertara laguntza humanitarioa eraman ahal izateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena