Mundua
Krisialdi politikoa
Erredakzioa
Oposizioaren liderrek Viktor Yanukovich presidentearen gobernu eskaintzari uko egin ostean, tentsioa gero eta handiagoa da eta istiluak larriagotu dira.
Albisteak (3)
"Aurten bertan presidentetza-hauteskundeak egitea ari gara eskatzen. Eta ez dugu atzerapausorik emango. Maidaneko eta lurraldeetan ditugun gure posizioei eutsiko diegu", esan du Vitali Klitschko boxeolariak, UDAR (Kolpea) alderdiaren liderrak.
Milaka lagun setiatzen ari ziren eraikin baten barnean 200 bat polizia zeuden, babestuta, eta hor azaldu zen Klitschko. Oposizioaren liderrak manifestariei esan zienez, poliziak aginduei obeditu behar dieten errekruta gazteak ziren, ez "Berkut" beldurgarrietako kideak (istiluei aurre egiteko talde bereziak dira “Berkut”ak); hortaz, irteten utzi behar zieten.
Klitschkoren hitzaldiaren ostean, manifestariek gizarte-korridorea ireki zuten, agenteak irten ahal izateko. 200 poliziek eraikinetik alde egin zuten, korridore horretatik.
Su-etenaren amaiera
Eraikinaren setioarekin, aste honetan adostutako su-etena bertan behera geratu da. Su-eten hori segurtasun-indarrekin zegoen adostuta, oposizioaren agintarien negoziazioen emaitzen zain. Oposizioa Gobernuaren uko egitea eta aurreratutako hauteskundeak ari da eskatzen.
Larunbat gauean, oposizioaren liderrek Viktor Yanukovich presidenteak egin zien gobernu eskaintzari uko egin zioten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa