Mundua
Su-etena Ukrainan
Erredakzioa
Gainera, Gobernua erreformatzea agindu du Ukrainako presidenteak. Bestalde, ekintzaile erradikalen probokazioen aurrean agintariek zalantzarik izango ez dutela eta erantzungo dutela ohartarazi du.
Albisteak (7)
Gobernua erreformatu eta protesta egiteko eta biltzeko eskubideak murrizten dituzten lege polemikoak aldatuko dituela agindu du gaur Viktor Yanukovich Ukrainako presidenteak.
"Erabakia datorren hastean hartuko dugu (Parlamentua urtarrilaren 28an bilduko da). Presidenteak dekretua sinatuko du eta Gobernua berregituratuko dugu Ukrainako Estatuaren alde lan egingo duen osaketa profesional egokia bilatzeko", iragarri du Yanukovichek bilera batean.
Baimenik gabeko manifestazioen zigorrak gogortzeko legeak onartu zituzten urtarrilaren 16an. Horrek protestak piztu zituen Kieven. Parlamentuak arau horiek aldatuko dituela agindu du Yanukovichek orain.
"Gure adituek legeak aztertu eta oposizioarekin batera konponbideak aurkituko ditugu. Aldaketak bozkatuko ditugu arazoak atzean uzteko", azaldu du Yanukovichek.
Amnistia
Gainera, azken egunetan Kieven izandako istiluetan atxilotutako pertsonak, "delitu larriak egin ez dituztenak", aske utziko dituztela iragarri du.
Hala ere, ekintzaile erradikalen probokazioen aurrean agintariek zalantzarik izango ez dutela eta erantzungo dutela ohartarazi du. Yanukovichen hitzetan, ekintzaile erradikalen artean "gatazka armatuetan parte hartu duten atzerritarrak daude, kasu askotan nazioarteak bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman baitu".
Hiru egunetan zehar manifestarien eta Poliziaren arteko istiluak izan ostean, ostegunetik su-etena mantentzen dute oposizioaren eta presidentearen arteko negoziazioen emaitzen zain.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa