10:16

Mundua

Siriako gerra zibila

50 matxino hil dituela iragarri du Siriako Erregimenak

Erredakzioa

Antza denez, matxinoek monasterio bati erasotzeko asmoa zuten.

1:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siriako Erregimenak azken egunetan 50 "terrorista" (hala deitzen die oposizioko matxinoei) hil dituela iragarri du. Sana informazio agentzia ofizialaren arabera, matxino horiek monasterio bati eraso nahi zioten, Saidnaia herrian (Damaskoko iparraldea).

Antza denez, matxinoetako 20 segada batean hil dituzte Segurtasun Indarrek, monasteriorako bidean zeudela.

Horren ondoren, gainerako matxinoak koheteak jaurtitzen hasi dira, baina kalte materialak baino ez dituzte egin.

Monasterioa VI. mendean eraiki zuten, eta greziar ortodoxoa da. Dena dela, kristauen erromesaldi zentro ere izan da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena