11:34

Mundua

Geneva 2

Siriako indarkeriarekin amaitzeko neurriak eskatu ditu aita santuak

Erredakzioa

Genevako bake konferentziako parte-hartzaileei Siriako gatazkarekin eta indarkeriarekin "ahalik eta arinen" amaitzeko eskatu die Frantzisko aita santuak.

  • Aita Santua

    Aita Santua

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Genevako bake konferentziako parte-hartzaileei Siriako gatazkarekin eta indarkeriarekin "ahalik eta arinen" amaitzeko eskatu die Frantzisko aita santuak.

Asteazkenetako harrera orokorrean, Frantziskok Geneva 2 hitzaldia izan du hizpide. Siriako agintariei "adiskidetzea, bizikidetza eta berreraikitzea" bideratzeko eskatu die.

"Jainkoari otoi egin diot agintariek Siriako herriaren ongia bila dezaten. Ahalegin guztiak egin behar dituzte, ahalik eta arinen, indarkeria eta gatazka desagerrarazteko. Gatazka horrek sufrimendu gehiegi eragin du dagoeneko", esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena