Mundua
Ginebra 2
Abiazio zibilak jakinarazi duenez, ezin zioten hegazkinari erregairik eman, Europar Batasunak Siriako erregimenari ezarri dion blokeoa dela eta.
Walid al Muallem Siriako atzerri ministroa Suitzara bidean zen Ginebra 2 deritzon batzarrean eta hegazkinak Atenasko aireportuan geldialdia egin du erregaia hartzeko, baina bost orduz atxiki dute, Europar Batasunak herrialdeari ezarri dion blokeoa dela eta.
Atenasko Eleftherios Venizelos aireportuan lurra hartu du, baina ezin izan du bost ordu gerora arte handik irten, aireportuko iturriek jakinarazi dutenez.
Greziako atzerri ministerioko bozeramaile batek esan du "beharrezko kontrolak" egiteko egon direla bost orduz zain, blokeoan dauden herrialde guztietako hegazkina guztiak bezala.
Abiazio zibileko iturriek adierazi dute Europar Batasunak Siriako erregimenari blokeoa ezarri diola eta horregatik ezin ziotela erregaia eman, baina konfirmatu dutenez, hegazkinak depositua betetzeko baimena jaso eta aireratu da.
Siriako bake-konferentzia (Ginebra 2 izenarekin ezagutzen dena) Montreuxen (Suitzan) egingo dute bertan azken hiru urteotan izan den gerra zibila geldiarazteko. 100.000 lagun baino gehiago hil dira, NBEaren arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa