Mundua
Parisen
Erredakzioa
Elkarteko bost kide Pariseko enbaxada ukrainiarraren aurrean bildu dira, Ukrainiako Gobernuaren errepresioaren aurka protesta egiteko.
Femen mugimenduko kide batek protesta egin du Kieven. EFE
Femen mugimendu feministako bost kidek Viktor Yanukovich Ukrainiako presidentearen argazkien gainean pixa egin dute gaur Parisen. Kieveko oposizioaren protestan izandako bortizkeria salatu nahi izan dute horrela.
Bost emakumeak Frantziako hiriburuko enbaxada ukrainiarraren aurrean bildu dira, soina biluzik zutela, loredun koroekin eta gorputzean "Yanukovich piss off" idatzita.
"Egia esateko, presidentea iraintzea nahi genuen", azaldu du Inna Shevchenkok, Femen elkartearen Frantziako liderrak. Shevchenkok parte hartu du gaurko protestan, eta istilurik izan gabe amaitu da, haren hitzetan, "azkarrak" izan direlako.
Shevchenkok salatu duenez, Ukrainiako presidenteak "diktadura ezarri du modurik puruenean". Gaurko protestarekin, Gobernuaren oposizioko manifestariei elkartasuna erakutsi nahi izan dietela adierazi du aktibistak, poliziak bortizki sakabanatu baititu.
Kieveko protestek aurrera jarraitzen dute, Yanukovichen gobernuak Europar Batasunarekin elkartzeko akordioa baztertu zuelako. Izan ere, presidentearen ustez, Batasuneko kideek ezarritako baldintzak Ukrainiarentzat iraingarriak ziren.
"Munduak jakin behar du Ukrainiaren ahotsa ez dela presidentearena. Guztiei ukrainiarren ahotsa entzuteko deia egiten diegu", esan du Shevchenkok. Mugimendu feministak Facebook bidez adierazi duenez, "Yanukovichek bere herriari tratu txarra ematen dio, bai fisikoki, baita moralki ere".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa