11:04

Mundua

Programa nuklearra

Iranen eta 5+1 Taldearen arteko akordioaren gakoak

Erredakzioa

Negoziazio gogorren ostean, Irango programa nuklearraren inguruan akordioa lortu da Genevan.

  • Genevako negoziazioa

    Genevako negoziazioa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iran eta 5+1 Taldea -Nazio Batuen Erakundeko bost kide iraunkorrak (Estatu Batuak, Errusia, Txina, Frantzia eta Erresuma Batua) gehi Alemania- programa nuklear irandarraren inguruko akordio batera iritsi dira bart Genevan, Suitzan. Akordioaren gakoak honakoak dira, baina testu guztia helbide honetan topatu daiteke.

1.- Iranek hitzeman du uranioa aberasteari utziko diola % 5etik aurrera, baita uranioa % 5etik gora aberasteko beharrezkoak diren konexio teknikoak deuseztatuko dituela ere.

2.- Uranio aberastua gordetzen duten biltegiak % 20 inguruan neutralizatu, % 5etik behera disolbatu edo, gehiago aberastea ekiditeko, ezgaitu egingo dituela agindu du Iranek.

3.- Zentrifugatzaile gehiago ez dituela instalatuko hitzeman du Iranek, uranioa aberasteko ahalmena eten ahal izateko. Belaunaldi berriko zentrifugatzailerik ere ez du erabiliko, eta beste hainbat bertan behera utziko ditu, helburu horrekin erabili ez daitezen. Gainera, akatsak dituztenak ordezkatzeko soilik eraikiko ditu zentrifugatzaile berriak.

4.- Arakeko IR-40 zentraleko jarduera bertan behera utziko duela agindu du Iranek.

5.- Nazio Batuen Erakundeko Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako (AIEA) ikuskatzaile taldeekin harreman gardenak izango dituela hitzeman du Iranek. Horretarako, ikuskatzaileek Irango zentral nuklearrak gainbegiratzeko baimena izango dute egunero, eta segurtasun-kamerak jartzeko aukera ere izango dute, gardentasuna bermatzeko. Gainera, Arakeko erreaktorearen diseinuak ikusi ahal izango dituzte lehenengo aldiz.

6.- 5+1 taldeak eta Iranek agindu dute AIEArekin elkarlanean arituko den Baterako Batzordea sortuko dutela. Horrek ikuskatzeen garapena gainbegiratuko du, eta sortu daitezkeen zalantzak plazaratuko ditu. Batzorde horrek Irango programa nuklearraren "balizko dimentsio militarrari" ere helduko dio.

Trukean, testuaren arabera, nazioarteak laguntza mugatua, aldi baterakoa, enfokatua eta itzulgarria eskainiko dio Irani. 5+1 taldeak zigor gehienak mantentzeko eskubideari eutsiko dio, besteak beste, petrolioari, finantzei eta banku-sektorearen arkitekturari dagozkienak.

-Datozen sei hilabeteetan, ez dira zigor berriak ezarriko Irango programa nuklearraren inguruan, Iranek akordioa betetzen duen bitartean.

-Urreari, metal preziatuei, automobil-industriari eta esportazio petrokimikoei dagozkien zigor batzuk bertan behera utziko dira.

-Petrolio irandarra gaur egun onartzen den mailan erostea onartuta egongo da, duela bi urte baino % 60 gutxiago.

-Murriztutako funtsetatik askatutako 400 milioi dolar inguru jaso ahal izango ditu Iranek. Helburu bakarra atzerrian ikasten duten irandarrei laguntzeko hezkuntza instituzioak berrantolatzea izango da.

7.- Estatu Batuetako Kongresuak onartutako zigorretatik at, lege estatubatuarrak onartzen dituen transakzio humanitarioak erraztuko dituela agindu du 5+1 taldeak, hala nola, elikagaiak lortzeari, nekazaritzari, medikuntzari eta mediku-tresneriari dagozkien transakzioak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena