18:51

Mundua

Espioitza masiboa

NSAren ustezko espioitzak haserrea eragin du Googlen

Erredakzioa

"Arriskutsuak izan daitezkeen 300 lagun identifikatzeko 320 milioi lagunen telefonoen erregistroak biltzea politika kaxkarra da'', esan du Googleko presidenteak.

  • Google

    Google

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Milioika erabiltzaileren kontuetara sartzeko, NSA AEBetako Segurtasun Nazionaleko Agentzia Googlen datuetan infiltratu izana ''suak hartzeko modukoa'' da, Eric Schmidt Googleko presidentearen hitzetan.

The Wall Street Journal egunkariak egin duen elkarrizketa batean, Schmidtek esan du kaleratutako informazioa egia balitz, eta NSA Googleren datuetan infiltratu izan balitz, ''benetan suak hartzeko modukoa litzakeela''. Ildo horretan, herritarren pribatutasuna urratzea ''egokia'' ez dela gaineratu du.

Edward Snowden CIAko kide ohiak plazaratutako dokumentuetan oinarrituta, The Washington Post egunkariak zabaldu zuen NSAk Googlen egindako ustezko espioitzaren inguruko informazioa. Horren arabera, Googleren eta Yahooren zerbitzarietan sartu izan da NSA, egunero milioika erregistro bildu eta igortzeko.

"Arriskutsuak izan daitezkeen 300 lagun identifikatzeko 320 milioi lagunen telefonoen erregistroak biltzea politika kaxkarra da'', esan du Googleko presidenteak.

''Argi dago mehatxuak benetakoak diren kasuak egon badaudela, baina ez dago zertan AEBko herritar guztien pribatutasuna urratu horiek aurkitzeko'', gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena