Mundua
Espioitza AEBetan
Erredakzioa
Keith Alexander AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionaleko burua Dianne Feinstein senatari demokrata estatubatuarrarekin elkartu zen, eta Merkel zelatatzen zuten galdetuta, "Gehiago ez" erantzun zuen.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EiTB
Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren sakelako telefonoa zelatatu zutela onartu du inplizituki, Keith Alexander AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionaleko zuzendariak ordezkari alemaniarrekin egindako bileran, Der Spiegel astekari alemaniarraren arabera.
Biharko artikulu nagusian dakarrenez, Alexander Dianne Feinstein senatari demokrata estatubatuarrarekin elkartu zen aurreko astean, eta NSAk Merkel zelatatzen zuen galdetuta, "gehiago ez" erantzun zuen.
Halaber, bilera horretan parte hartu zuen Elmar Brok Merkelen CDU alderdiko eurodiputatu alemaniarrak.
Der Spiegel astekariak gaiaz galdetu dioEdward Snowden CIAko eta NSAko langile ohiari, baina horrek ez du adierazpenik egin nahi izan.
AEBetako zerbitzu sekretuek Angela Merkelen sakelako telefonoa zelatatzen zutenaren asmoa agertu zion Alemaniako Gobernuak AEBei.
Geroago, Merkel zelatatzen urteak zeramatzatela ohartarazi zuten Alemaniako hainbat hedabidek. Merkelek telefonoz deitu zion Obamari haren haserrea adierazteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa