22:41

Mundua

Gatazka

Arma kimikoak egiteko azpiegitura suntsitzen bukatu dute Sirian

Erredakzioa

Oraindik zehazteke dago Siriako arma kimiko guztiak suntsitzeko plana.

1:06
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arma kimikoak egiteko azpiegitura deuseztatzeko prozesua bukatutzat eman dute Sirian, baina oraindik zehazteke dago arma kimiko guztiak suntsitzeko plana, Arma Kimikoen Debekurako Erakundeak iragarri duenez.

"Emandako epe-muga bete du Siriak'', azpimarratu dute, azaroaren 1a baitzen prozesua bukatzeko ezarritako data.

Edonola ere, Arma Kimikoen Debekurako Erakundeak oraindik onartu egin behar du Siriak bere esku dituen arma kimiko guztiak suntsitzeko plana. Azaroaren 15erako onartzea aurreikusi dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena