09:17

Mundua

Espioitza

AEBk bere mugikorra zelatatu dutela uste du Merkelek

Erredakzioa

Alemaniako kantzilerrak azalpenak eskatu dizkio Obamari, eta presidenteak kantzilerrarekin hitz egin du salaketak ukatzeko.

0:47
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

AEBko zerbitzu sekretuek Angela Merkel kantzilerraren mugikorra zelatatu dutela uste du Alemaniako Gobernuak. Horrela, Merkelek Barack azalpenak eskatu dizkio gaur Obama AEBko presidenteari, telefonoz.

Der Spiegel Alemaniako astekariak aurreratu duen informazioa berretsi egin du Steffen Seibert Merkelen bozeramaileak agiri batean.

"Estatubatuarrak kantzilerraren mugikorra espiatzen ari direla dioten informazioak jaso ditu Gobernu federalak, eta azalpenak eskatu dizkiegu berehala", adierazi du Seibertek.

Kantzilerrak Obamarekin hitz egin du, telefonoz. "Informazioen egiazkotasuna baieztatuz gero, praktika horiek guztiz gaitzesgarriak eta erabat onartezinak dira", ohartarazi dio Merkelek AEBko presidenteari.

Alemaniak eta Ameriketako Estatu Batuek, "bazkide eta lagun" izanik, ezin dezakete horrelako espioitza kasurik onartu, esan dio Merkelek Obamari.

Alemaniako Exekutiboaren susmoak aurreratu ditu Der Spiegel astekariak. Espioitzaren zantzuak "oso serio" hartu ditu Berlinek.

AEBk dena ukatu dute

AEBko Gobernuak ukatu egin du zerbitzu sekretuek Alemaniako kantzilerraren telefonoa zelatatu izana. Informazioa gezurtatzeko, Barack Obama presidenteak Merkelekin hitz egin duela gaineratu dute.

"Estatu Batuek ez dituzte zure elkarrizketak zelatatu", ziurtatu dio Obamak kantzilerrari telefonoz, Jay Carney Etxe Zuriko bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena