17:44

Mundua

Duela 20 egun

'El Periodico'ko kazetari bat bahitu dute Sirian

Erredakzioa

Marc Marginedas kazetaria irailaren 1ean sartu zen Siriara, eta irailaren 4az geroztik ez daukate horren berririk.

1:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

El Periodico de Catalunyak Sirian duen berriemailea bahitu egin dutela jakinarazi dute egunkari horretako arduradunek.

Marc Marginedas kazetaria irailaren 1ean sartu zen Siriara, eta irailaren 4az geroztik ez daukate horren berririk.

Kazetaria oposizioko taldeen laguntzarekin sartu zen Siriara, iturri horren arabera.

El Periodicoko arduradunek esan dute inork ez duela bere gain hartu bahiketa. Astearte honetan elkarretaratzea egingo dute egunkari horretako langileek, euren lankidea aske uztea eskatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena