15:11

Mundua

Eskoziako independentzia

Salmond: 'Herrialde independentea izateko baliabideak ditu Eskoziak'

Erredakzioa

Urtebete barru, 2014ko irailaren 18an, egingo da Eskoziaren independentziaren erreferenduma.

1:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak adierazi duenez, "Eskoziak nahikoa baliabide du" herrialde independente "arrakastatsua" izateko. Adierazpenak independentziari buruzko erreferenduma egiteko urtebete falta denean egin ditu Salmondek. Galdeketa 2014ko irailaren 18an egingo da.

Edinburgoko Parlamentuan egin den osoko bilkuran izan da gaur Salmond. Independentziari buruzko mozioa aurrera atera da aldeko 66 boto eta aurkako 49 boto jasota. Mozioak Londresen kudeaketa kritikatu du eta Eskoziari buruzko erabakiak bertako diputatuek hartzen dituztenean eskoziarrak irabazten ateratzen direla defendatu du.

Laboristek, liberaldemokratek eta kontserbadoreek ezik, gainerako diputatuek Salmonden hitzekin bat egin dute. "Eskoziak nahikoa baliabide du eta arrakastaz beteriko herrialde independente izateko ahalmena du", azpimarratu du.

Salmonden ustez, "Eskoziaren autonomia lortzeko bidean zentzuzkoa da hurrengo pausoa independentzia lortzea izatea". "Eskozian bizi eta lan egiten duten pertsonak izango dira Eskoziarentzat erabaki onenak hartuko dituztenak", gaineratu du. "Oparotasun handiagoa eta gizarte justuagoa izango duen herrialde bilakatzeko bide onena independentzia da", amaitu du lehen ministroak.

Erreferenduma egiteko hamabi hilabete falta direnean egindako azken inkesten arabera, herritarren % 50k baino gehiagok independentziaren kontra bozkatuko dute. Herritarren % 15 zalantzan daude, eta horien botoa erabakigarria izango da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena