18:04

Mundua

Siria

NATOk txalotu egin du Sirian irtenbide politikoari emandako bultzada

Erredakzioa

Halaber, Damaskori akordioaren erabateko betebeharra eskatu dio. Barack Obamak, berriz, ez-entzun egin die Siriari buruzko bere jarrera aldaketa dela eta etorri zaizkion kritikei.

  • NATO

    NATO

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siriako gatazkari buruzko akordioa erdietsi zuten AEBek eta Errusiak atzo Genevan: arma kimikoak desegitea eta bide militarra erabiltzeari uko egitea adostu dute bi aldeek. Hala, armen desegitea noiz eta nola egingo den adostu dute.

NATOk, gaur, txalotu egin du bide politikoa gailendu izana eta eskaera zehatza egin dio Damaskori, akordioa bere horretan bete dezala, amarrurik gabe.

Barack Obama

Barack Obamak, berriz, ez-entzun egin die Siriari buruzko bere jarrera aldaketa dela eta etorri zaizkion kritikei. ABC telebista katean, This Week saioan emandako elkarrizketan, kritika horiek errefusatu ditu. "Azken asteotan hartutako erabakiei esker, akordio batera iritsi gara eta bide politikoa gailendu da" esan du presidenteak.

Akordioa

Jon Kerry AEBetako Estatu idazkariak eta Segei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak eman zuten jakitera akordioa, prentsaren aurrean.

"Arma kimiko guztien suntsiketa 2014ko lehen seihilekorako burutu beharko da", prozesu guztia zehazten duen eta Arma Kimikoen Debekurako Organizazioari zuzenduta dagoen agirian agertzen denez.

Akordioan jaso dutenaren arabera,  astebeteko epean, Siriak dituen arma kimiko guztiei buruzko informazio zehatza jakinarazi beharko du. Armen desegitea baieztatuko duten nazioarteko begiraleak, beranduenez, azaroan joan beharko dute Siriara. 2014ko erdialderako arma kimiko guztiak deseginda egon beharko lukete.

Washingtonek eta Moskuk adostutakoaren arabera, Siriako erregimenak Arma Kimikoak Debekatzeko Itunak ezartzen dituen epeak baino epe txikiagoak izango dute arma kimikook suntsitzeko.

Kerryk aurreratu zuenez, Siriako armadak adostutakoa beteko ez balu, 'zigorra' jasoko luke, betiere, NBEko Segurtasun Batzordearekin adostutako "zigorra". Kerryren hitzetan, armak desegin ezean, eraso militarraren aukera ez lukete baztertuko, Nazio Batuen Gutuneko 7. Artikuluan jasota dagoenari eutsita.

"Dena dela, pausu guztiek NBEko Segurtasun Batzordearen oniritzia" beharko lukete, gaineratu zuen ministro errusiarrak.  Lavrovek aurreratu zuenez,  Siriako bake konferentzia egiteaz ere hitz egin zuten bi aldeek. Urrian izango litzateke, seguruenera, konferentzia hori.

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena