Mundua
Siriako gatazka
Erredakzioa
Gehienek Libanora, Jordaniara, Turkiara eta Irakera ihes egin dute, eta erdia baino gehiago adingabeak dira.
Siriako errefuxiatuak. Argazkia: EiTB
Siriako gatazka dela eta ihes egin behar izan duten herritarren kopurua bi milioitik gora iritsi da, ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak jakitera eman berri duenez.
Siriako errefuxiatuen % 97 inguruko herrialdeetara joan dira. Libanora joan da errefuxiatu gehien, 716.000; eta gainerakoak Jordaniara (515.000), Turkiara (460.000), Irakera (168.000) eta Egiptora (110.000) joan dira.
Gainera, Siriako 4,25 milioi herritarrek etxea utzi eta herrialdeko beste leku batzuetara joan behar izan omen dute.
Errefuxiatuen % 52 gutxi gora-behera adingabeak dira. Izan ere, ACNURek abuztuaren 23an emandako datuen arabera, errefuxiatutako haur kopurua milioitik gora iritsi zen.
NBEko erakundeak azaldu duenez, egunero 5.000 pertsona baino gehiagok ihes egiten dute Siriatik, eta hori "oso joera kezkagarria da"; izan ere, urtebetean 1,8 milioi pertsona baino gehiago dira.
Horren ondorioz, inguruko herrialdeetako "azpiegiturak, ekonomia eta gizartea bera" egoera jasanezinean geratzen dira. Hori dela eta, Libanoko, Jordaniako, Turkiako eta Irakeko buruzagiek bilera egingo dute Ginebran, bihar.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa