Mundua
'Der Spiegel' egunkaria
Erredakzioa
Edward Snowden CIAko langile ohiaren informazioa plazaratu du 'Der Spiegel' egunkariak. Horren arabera, Nazio Batuen Erakundearen bideokonferentziatan sartzeko aukera zuten estatubatuarrek.
Edward Snowdenen CIAko langile ohiak lorturiko informazioa argitaratu du egunkariak. Argazkia: EiTB
AEBetako Segurtasun Nazionalaren Agentziak (NSA) Nazio Batuen Erakundearen (NBE), Europar Batasunaren (EB) eta hainbat herrialde lagunen mezuak atzeman zituen, Der Spiegel egunkari alemaniarrak igande honetan argitaratuko dokumentuen arabera.
Aipaturiko egunkariak Edward Snowden CIAko langile ohiak lorturiko informazioa plazaratu du. Horren esanetan, AEBek Nazio Batuen Erakundearen bideokonferentzietan sartzea eta bere sistema zifratua apurtzea lortu zuten.
Horri esker, NSAk Nazio Batuen Erakundeko barne mezuak atzemateko eta enkriptatutako mezuak ulertzeko ahalmena "nabarmen hobetu zuen".
NBEko bideokonferentzietan sartzea lortu ondorengo hiru asteetan 458 mezu argitzea lortu zuten, AEBetako zerbitzu sekretuetako dokumentu baten arabera. Behin, Txinako agente sekretu bat atzeman zuten NBEko komunikazio sisteman.
Der Spiegel egunkariak argitaratutako beste txosten batean irakur daitekeenez, AEBek Europar Batasuna espiatzen jarraitu zuten Ameriketako egoitza berrian. Bestalde, Europar Batasunaren Ameriketako egoitzaren mapak lapurtu zituzten, eta bertako segurtasun sistemaren berri izan zuten.
Halaber NSAk espioitza programa bat omen zuen mundu osoko 80 enbaxada eta kontsulatuetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa