18:02

Mundua

Siria

Errusiak eraso kimikoaren ikerketa oztopatzea leporatu dio oposizioari

Erredakzioa

"Oposizioak segurtasuna eta NBEren adituen lan eraginkorra bermatzeko prest dagoen adierazgarriak ematea behar du", azaldu du.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errusiako Kanpo Ministerioak Siriako oposizioari Damasko inguruan aste honetan izan den ustezko eraso kimikoari buruzko ikerketa objektibo bat egitea oztopatzea leporatu dio.

Bashar al Asad Siriako presidentearen Gobernuko aliatua den Errusiak  azaldu duenez, Siriako oposizioak oraindik ez du NBEren taldea herrialdean aurkeztea bermatu eraso mota hori  arriskurik gabe ikertzeko.

"Oposizioak segurtasuna eta NBEren adituen lan eraginkorra bermatzeko prest dagoen adierazgarriak ematea behar du", azaldu du Ministerioak ohar batean.

Armadak arma kimikoarekin egindako ustezko erasoa Damaskon izan zen, eta 1.300 pertsona hil ziren, Geroge Sabra oposizioko buruaren arabera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena