Mundua
Der Spiegel-en arabera
Erredakzioa
NSAren barne-txosten batek estatubatuarren inteligentzia zerbitzuen lehentasunak zehaztu eta 1etik 5erainoko eskala batean ordenatu ditu.
Espiotzaren inguruko informazioek arazoak sortu dizkiote Obamari. Efe.
Alemania eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuk "espioitzarako helburua" dira AEBetako Segurtasunerako Agentzia Nazionalarentzat (NSA), Der Spiegel astekariak Edward Snowdenen agirietan oinarrituta argitaratutakoaren arabera. Alemaniarekin batera, Frantzia, Italia eta Espainia aipatzen ditu hedabide alemaniarrak.
Der Spiegelek NSAk 2013ko apirilean egindako txosten bat aipatzen du. Txosten horretan, estatubatuarren inteligentzia zerbitzuen lehentasunak zehaztu eta 1etik 5erainoko eskala batean ordenatu ditu (1go mailan "interes handiena" dutenak eta 5.ean "interes gutxi" dutenak agertzen dira).
Alemania, esaterako, interes ertaina duten herrialdeen artean kokatuta dago, Frantzia eta Japoniaren maila berean eta Italiaren eta Espainiaren gainetik.
Interesa sorteen duten gaiei dagokienez, Alemaniaren kanpo-politika, egonkortasun ekonomikoa eta finantza-arriskuen analisia dira interes gehien dutenak. 3. mailan kokatu dituzte.
Armen esportazioa eta nazioarteko merkataritza, berriz, laugarren mailan agertzen dira, eta, ziber-erasoak, bosgarrenean.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa