21:02

Mundua

Snowden auzia

Putinekin irailean izan behar zuen bilera bertan behera utzi du Obamak

Erredakzioa

AEBetako presidentearen erabakiarekin "desengainua" hartu du Errusiak. Erabakia Snowdeni emandako asiloarekin lotuta dagoela "agerikoa" da, Kremlinaren ahotan.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vladimir Putin Errusiako presidentearekin irailean izan behar zuen bilera bertan behera uztea erabaki du Barack Obama AEBetako buruzagiak, Etxe Zuriko iturriek gaur jakitera eman dutenez. Moskuk Edward Snowdeni emandako asiloak tentsioa sortu zuen bi estatuen artean, eta oraindik ez dira gauzak baretu.

San Petersburgon (Errusia), irailean, G20aren goi-bilera egin behar dute. Bilera horretara joan baino lehen Putinekin Moskun biltzea espero zuen Obamak.

Baina Errusiak Snowden CIAko analista ohiari emandako asiloa "etsigarria" dela uste dute AEBek. "Aldebiko harremanen azterketan kontuan hartu duten faktore" bat izan dela azaldu dute Etxe Zuriko iturriek.

Gainera, misilen aurkako defentsan, merkataritza harremanetan, segurtasun gaietan eta giza eskubideetan "aurrerapausorik eman ez" dela uste du Etxe Zuriak, eta horrek erabakian eragina izan duela erantsi du.

Jay Lenoren 'The Tonight Show' saio ospetsuan egindako elkarrizketan, Errusiak Snowdeni asiloa ematearekin etsita azaldu zen Obama asteartean.

Errusiaren desengainua

Bestalde, AEBetako presidentearen erabakiarekin "desengainua" hartu du Errusiak. Yuri Ushakov Putinen aholkulariak adierazi duenez, "AEBetako presidentea Errusia bisitatzera gonbidatu zuten, eta gonbidapenak indarrean jarraitzen du".

Erabakia Snowdeni emandako asiloarekin lotuta dagoela "bistakoa" da, Ushakoven hitzetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena