Mundua
Munduko Gaztedia Jardunaldia
Erredakzioa
"Ez dut ez urrerik ez zilarrik, baina garrantzitsuena dakart: Jesukristo", adierazi du Jorge Mario Bergogliok Rio de Janeirora iritsi denean.
Aita santu izendatu eta lau hilabetera, Jorge Mario Bergoglio argentinarrak Hego Amerika zapaldu du berriro: Rio de Janeiro hain zuzen ere, Nazioarteko Gaztediaren Jardunaldian parte hartzeko, eta mundu mailako krisi ekonomikoaren eragin kaltegarriena gazteek pairatzen dutela salatu du.
Francisco aita santua gustura agertu da katoliko gehien dituen herrialdera (165 milioi) iristeagatik.
"Ez dut ez urrerik ez zilarrik, baina garrantzitsuena dakart: Jesukristo . Bere izenean nator, denon bihotzean dagoen anaitasun sugarra elikatzera, eta nire osasuna denei iristea espero dut. Kristoren bakea zuekin dago", adierazi dio aita santuak Dilma Rouseff Brasilgo presidenteari.
"Iragan astean izan dut langabezian dauden gazte kopuruaren berri. Gazte belaunaldi bat sekula lanik ez izateko arriskuan dago, eta lanean oinarritzen da pertsonaren duintasuna", gaineratu du.
Protestak
Francisco aita santuaren eta Dilma Roussefen ekitalditik gertu, Guanabara Jauregiaren aldamenean, iskanbila handiak izan dira protestarien eta Poliziaren artean, eta hainbat lagun zauritu eta atxilotu dituzte.
Poliziak gomazko balak eta negarra eragiteko gasa erabili ditu manifestariak uxatzeko. Gainera, gobernuaren egoitzara ez iristeko, kaleak itxi dituzte.
Protesten artean, milaka pertsonek homosexualen eskubideak aldarrikatu dituzte, eta Elizaren jarrera salatu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa