22:42

Mundua

Atentatu bikoitza

Turkiak Siriari egotzi dio 45 hildako utzi dituen atentatua egitea

Erredakzioa

Bonba autoekin egindako atentatu bikoitzak gutxienez 45 hildako eta ehundik gora zauritu utzi ditu Siriako mugan dagoen Reyhanli hirian.

  • Atentatua Turkian. EFE

    Atentatua Turkian. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Turkiak Siriako erregimenari egotzi dio Reyhanli hirian egon den atentatu bikoitzaren atzean egotea. Atentatuen ondorioz, gutxienez 45 lagun hil dira eta ehundik gora zauritu dira.

Besir Atalay Turkiako lehen ministrordeak esan duenez, "atentatuak Mijabaratekin lotuta daude", hau da, Siriako inteligentzia zerbitzuekin.

Siriako gatazka 2011ko martxoan hasi zenetik, Turkian egon den eraso bortitzena izan da. Leherketek hondamendia eragin dute. Eraikin bat erori egin da eta Administrazioaren hainbat egoitzek ere kalte material handiak izan dituzte.

Zaurituetako asko oso larri daude, horregatik, ez dute baztertzen hildakoen kopurua datozen orduetan handitzea.

Siriako 300.000 errefuxiatu inguru ditu Turkiak, horietako gehienak Siriarekin muga egiten duten 900 kilometroetan zehar dauden kanpalekuetan.

Ostegunean, Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroa Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentearekin bilduko da Siriaren egoeraz hitz egiteko.

"Obamarekin izango dudan bileran, arma kimikoez ere mintzatuko gara. Bistakoa da Al Asaden erregimenak erabili dituela" esan zuen hilabete hasieran Erdoganek elkarrizketa batean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena