23:14

Mundua

Baieztapen ofiziala

Obama: 'Israelek Sirian egindako erasoa Hizbulaz babesteko izan da'

Erredakzioa

Ekialde Hurbileko Segurtasun iturriek gezurtatu egin dute arma kimikoen instalazio baten kontrako erasoa izan denik.

  • Obama, Israelgo lehen ministroarekin. Argazkia: EFE

    Obama, Israelgo lehen ministroarekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Israelek defendatzeko eskubidea duela esan du, Hizbula alderdi xiitak arma berriak hartzea ekiditeko. Horrela justifikatu du Obamak Israelek egindako ustezko bonbardaketa.

Hala ere, ez du erasoa ofizialki konfirmatu nahi izan. "Israeleko Gobernuak berretsi edo gezurtatu beharko du ustezko erasoa", adierazi du.

Israelek Siriari eraso egin dio airez

Siriara misilak jaurti dituztela baieztatu du Israelek. Hala ere, ez dago oso argi erasoaren helburua zein zen. Ekialde Hurbileko Segurtasun iturriek gezurtatu egin dute arma kimikoen instalazio baten kontrako erasoa izan denik.

Antza denez, ostiralean izan zen erasoa, eta Israelgo lehen ministroak ostegunean hartu zuen erabakia, haren gobernuko Segurtasun batzordearekin bilera egin ostean.

AEBetako hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez, Israelgo hainbat gerra-hegazkin ikusi dituzte Libanon. Halaber, Libanoko Armadak baieztatu egin du ostegunean eta ostiralean Israelgo 16 hegazkin herrialde horretako aire-eremuan izan zirela. Hala ere, ez dute egiaztatu Siria bonbardatu duten hegazkinak Libanon ikusi dituztenak ote diren.

Libanoko Hezbola talde armatuari edo talde terroristeri armak eman ohi dizkien edozein helburuaren kontra egingo duela iragarri du Israelek behin baino gehiagotan.

Halaber, AEBetako hainbat langile publikok adierazi dutenez, Isralek Hezbolako arma-kargamentua bonbardatu du, eta horien ustez litekeena da arma kimikoak emateko sistema batekin lotura izatea.

Gaurkao, Israelek Siriaren aurka egindako bigarren erasoa da. Moshe Yaalon Israelgo Defentsa ministroak aitortu duenez, urtarrilean hainbat gerra-hegazkinek zenbait misil zeramatzan konboi bat bonbardatu zuten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena