Mundua
Hauteskundeak
Erredakzioa
Vujanovic egungo presidenteak Montenegroko presidentetzarako hauteskundeetako garaipena aldarrikatu du.
Filip Vujanovic Montenegroko egungo presidenteak garaipena aldarrikatu du eta herrialdeko presidentetzarako hauteskundeak irabazi dituela esan du bozen % 51,3rekin.
Sozialisten Alderdi Demokratikoaren datu ofizialen arabera, bere aurkariak, Miodrag Lekicek, bozen % 48,7 lortu ditu.
Oposizioko Fronte Demokratikoa koalizioak ordea, bozen % 92 kontatuta daudenean, botoen % 50,5 eskuratu dituela esan du, Vujanovicek ordea % 49,5.
Halaber, oposizioak Niksic eta Rizaje hirietan irregulartasunak egon direla salatu du, ustez, hautestontzietan paperak kontrolik gabe sartzeagatik.
Milioi erdi lagun zeuden hauteskundeetan parte hartzera deituta, 2006an herrialdeak independentzia lortu zuenetik, presidentea hautatzeko bigarren hauteskundeetan.
Inkestek, Vujanovici abantaila handia ematen zioten.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa