14:51

Mundua

Tentsio militarra

Ipar Koreak misilak prestatu ditu AEBei eta Hego Koreari eraso egiteko

Erredakzioa

AEBek bi hegazkin bonbaketari bidali ostean, Kim Jong-un Ipar Koreako liderrak misilak prestatu ditu "edozein momentuan eraso egin ahal izateko".

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kim Jong-un Ipar Koreako liderrak "misil estrategikoak" prestatzea agindu du "edozein momentuan AEBetako eta Hego Koreako lurraldeei eraso egiteko", KCNA Ipar Koreako albiste-agentziak jakinarazi duenez.

Gauzak horrela, misilak "prest daude Ozeano Pazifikoan AEBek dituzten gune militarren, Hawaii eta Guam barne, eta Hego Korearen aurka egin ahal izateko".

Joan den egunean AEBek B-2 Spirit bi hegazkin bonbaketari bidali zituen Hego Koreara, hainbat maniobra militarretan parte hartzeko asmoz. Zentzu horretan, "AEBetako xantai nuklearrari errukirik gabe erantzuteko" eskatu dio Ipar Koreako liderrak Armadari.

Hego Korearen eta Ipar Korearen arteko komunikazio militarrerako harremana aste honetan hautsi ostean, tentsioz beteriko uneak bizi dira azken egunotan.

Izan ere, martxoaren 7an Nazio Batuen Erakundeak Kim Jong-unen erregimenaren aurkako zigor berriak iragarri zituen, Ipar Koreak otsailean egindako froga militarra gaitzesteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena