12:53

Mundua

Erasoa Israelen

Bi kohete erori dira Israelen Obamaren bisitaren bigarren egunean

Erredakzioa

Horietako bat Sderot herriko etxebizitza baten lorategian erori da, eta kalteak eragin ditu, baina ez da inor zauritu.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gazatik jaurtitako bi qassam suzirik Israelgo Sderot herrian erori dira, mugatik kilometro batera. Erasoa Barack Obama presidente estatubatuarra Zisjordaniara joan baino ordu batzuk lehenago izan da. Mahmud Abas Palestinar Aginte Nazionaleko presidenteak Obama hartu du gaur Ramallahn.

Israelgo hegoaldeko lau herritan alarmak entzun dira, bertan 07:15 zirenean,  eta, ondoren, bi kohete Israelgo lurretan lehertu dira, iturri polizialek jakinarazi dutenez.

Koheteetako bat Sderot herriko etxebizitza baten lorategian erori da, mugatik kilometro batetara, eta bestea Shaar Hanegev eskualdean, inor bizi ez den eremu batean. Ez da inor zauritu.

Yediot Aharonot egunkariko edizio digitalaren arabera, Armadako zelatariek beste hiru jaurtiketa atzeman dituzte, baina, seguruenik, Gazan bertan erori dira.

Israelek azaroan abiatu zuen operazioaren ostean, aldi berean kohete bat baino gehiago jaurti dituen lehen erasoa izan da, eta Obamak Israelen eta Palestinan egiten ari den bisitaren bigarren egunean egin dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena