11:00

Mundua

Caracasen

Chavez kimioterapia tratamendua jasotzen ari da Caracasen

Erredakzioa

"Ez diezaiogun inori presidentea ukitu dezan utzi. Gurekin sartu, kalean gaudenak baitgara", azpimarratu du Nicolas Maduro Venezuelako presidenteorde eta Chavezen ondorengoak.

  • Hugo Chavezen aldeko kartel bat, Caracasen. Argazkia: Efe

    Hugo Chavezen aldeko kartel bat, Caracasen. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hugo Chavez Venezuelako presidentea kimioterapia tratamendu bat jasotzen ari da Caracaseko Ospitale Militar batean, abenduan pelbis inguruan jaso zuen laugarren operaziotik onik ateratzeko asmoarekin. Honen berri Nicolas Maduro presidenteorde venezolarrak eman du, Chavez ingresatuta dagoen ospitale berean La Esperanza izeneko kapera inauguratu ondoren.

"Chavez komendanteak jasotzen duen tratamendua gogorra da, baina tratamendu horiek baino indar handiagoa du, eta animoz ondo dago", zehaztu du Madurok Doctor Carlos Arvelo Ospitalean eginiko adierazpenetan.

Pelbisaren inguruan aurkitutako minbizitik errekuperatzeko asmoz, "kimioterapia Chavezek jaso behar dituen tratamendu osagarrien artean" dagoela zehaztu du, El Universal egunkariak adierazi duenez.

"Gurekin sartu"

"Ez diezaiogun inori presidentea ukitzen utzi. Gurekin sartu, kalean gaudenak baitgara", azpimarratu du Nicolas Maduro Venezuelako presidenteorde eta Chavezen ondorengoak. "Presidenteak dena eman du aberri honengatik", gaineratu du.

"Presidentea bere lanarekin jarrraitu dezan ahalbidetzeko, otoitza ekintzekin batera elkartzeko" deia egin die herritarrei, AVN albiste-agentzia venezolarrak azaldu duenez. "Otoitzak fedean elkartzen gaitu, eta fede onak, otoitzak, gaiztotasunean eta konspirazioan bizi direnen gaiztotasuna indargabetzen errazten digu", gaineratu du Madurok.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena