Mundua
Dokumentua
Erredakzioa
Aita santu berria aukeratzeko konklabea "aurreratzeko askatasuna" eman dio Benedikto XVI.ak Kardinalen Elkargoari, gaur idatzitako dokumentu batean, Vatikanoak jakinarazi duenez.
Albisteak (4)
Aita santu berria aukeratzeko konklabea "aurreratzeko" askatasuna eman dio Benedikto XVI.ak Kardinalen Elkargoari, gaur idatzitako dokumentuan, Vatikanoak jakinarazi duenez.
Dokumentu horretan, konklabearen inguruko "aldaketa batzuk" sartu ditu aita santuak. Aldaketa horiek gabe, konklabea martxoaren 15etik 20ra ospatu beharko litzateke.
Aita santua hiltzen denetik edo kargua uzten duenetik berria aukeratzen den egunera arte, "hamabost egun" igaro beharko dira "konklabea hasteko", Benedikto XVI.ak gogoratu duenez.
"Hala ere, Kardinalen Elkargoari konklabea aurreratzeko askatasuna eman nahi diot, parte hartu behar duten kardinal guztiak bertan baldin badira. Arrazoi larriak egongo balira konklabea atzeratzeko ahalmena ere eman nahi diot", zehaztu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa