Mundua
Minbizia du
Erredakzioa
Venezuelako presidenteak Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidentearen bisita ere izan du. Halaber, Peruko presidentearekin bilduko da datozen egunetan.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteordea. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteordea Habanara iritsi da ostiral honetan, Hugo Chavez Venezuelako presidenteari bisita egiteko. Abenduaren 11etik Kuban da Chavez, minbiziak okerrera egin ostean, ebakuntza berria egiteko.
Maduro Habanako Jose Marti nazioarteko aireportura iritsi da 18:30ean tokiko orduan. Bruno Rodriguez Kubako Atzerri Gaietarako ministroak harrera egin dio, TeleSur telebista-kateak jakinarazi duenez.
Bidaia egin baino ordu batzuk lehenago, Chavezekin eta medikuekin bilduko zela iragarri zuen Madurik. Halaber, "lanean jarraitzen duen herri baten" berria eramango ziola azpimarratu zuen.
Habanan Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidentea da dagoeneko. Chavezekin izan da, eta honek esan duenez, Argentinako presidentea "borroka-laguna" da. Halaber, Ollanta Humala Peruko presidentearekin bilduko da datozen egunetan, Kuban dagoela aprobetxatuz.
Chavezek duen minbiziak okerrera egin ostean, ebakuntza berria egin zioten abenduaren 11an. 2011ko ekainetik, gaixotasuna atzeman ziotenean, lau ebakuntza egin dizkiote, kimioterapiako lau ziklo eta erradioterapia sei ziklo.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa