14:56

Mundua

Presidentearen hitzaldia

Sirian akordio politikoa lortzeko plan berria proposatu du Al Asadek

Erredakzio

"Terroristei babesa eta armak emateari uzteko" eskatu die presidenteak "inguruko eta nazioarteko herrialdeei", indarkeriatik ihes egin dutenen itzulera errazteko.

  • Terroristen kontra borroka egiten jarraituko duela esan du Al Asadek. Efe.

    Terroristen kontra borroka egiten jarraituko duela esan du Al Asadek. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bachar al Asad Siriako presidenteak ekimen berria proposatu du Sirian akordio politikoa lortzeko. Al Asadek hitzaldia eman du telebistan, lehenengoa azken sei hilabeteetan, eta "terroristen kontra borrokari" eutsi egingo diola ere adierazi du.

Al Asaden planaren arabera, lehen pausoa nazioarteak "terroristei" armak emateari uztea da. Ondoren, Siriako Armadak bere ekintzak geldituko lituzke eta elkarrizketa nazionala hasiko litzateke Konstituzio berria egin eta Gobernu berria hautatzeko.

Presidenteak ordubeteko hitzaldia eman du, eta tarteka "Ala, Siria, Bachar eta gehiagorik ez" oihuek eten dute. Asadek "terroristei babesa eta armak emateari uzteko" eskatu die presidenteak "inguruko eta nazioarteko herrialdeei", indarkeriatik ihes egin dutenen itzulera errazteko.

Jarraian, Armadak bere ekintzak etengo ditu eta Gobernuak elkarrizketak hasiko ditu, indar guztiekin "Siria barruan eta kanpoan daudenekin", konferentzia bat egin eta Konstituzio berria sortzeko. Konstituzio hori erreferendumean bozkatuko litzateke, eta ondoren Gobernu berria sortuko lukete, Parlamenturako hauteskundeak prestatu eta amnistia orokorra aplikatzeko.

Trantsizioa, zertara?

Al Asadek ere Genevako akordioa aipatu du, ekainean nazioarteak sinatutakoa, baina Siriak egin behar duen trantsizioari dagokionez anbiguoa izateagatik kritikatu du.

"Trantsizioa, nondik nora? Guretzat, trantsizioa ezegonkortasunetik egonkortasunera doan prozesua da, eta Konstituzioaren baitan egin behar da", esan du.

Oposizioaren erantzuna

Oposizioko talde nagusiaren arabera, presidentearen hitzaldiak "ez du ezer berririk ekarri" eta egin duen gauza bakarra "herritarren kontrako errepresioarekin eta suntsiketarekin" jarraituko duela adieraztea da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena