23:18

Mundua

Ebakuntzaren ondoren

Chavezen egoeraren inguruan 'egia' eskatu du Venezuelako oposizioak

Erredakzioa

EITB

Chavez ''izugarrizko indarrarekin'' ikusi duela esan du Madurok, baina Moralesen hitzetan Venezuelako presidentearen egoera ''oso kezkagarria'' da.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hugo Chavezen osasun egoeraren berrien zain jarraitzen dute Venezuelako herritarrek, eta oposizioak presidentearen egoeraren inguruan ''egia'' esatea eskatu dio Gobernuari.

Minbiziak jota, ebakuntza egin zioten Kuban, joan den abenduaren 11n, laugarrenez.

Urriaren 7an hauteskundeak irabazita, hilaren 10ean presidente kargua hartu behar du berriz Chavezek, baina dagoeneko aitortu dute ezin izango duela kargua egun horretan hartu. Egoerak eztabaida piztu du Venezuelan.

Chavezen egoera kezkagarria da, Moralesen hitzetan

Evo Morales Boliviako presidenteak asteazken honetan esan duenez, Venezuelako presidentearen osasun egoera ''oso kezkagarria'' da.

''Izugarrizko indarrekin''

Nicolas Maduro Venezulako presidenteordeak TeleSur telebista-kateari eskainitako elkarrizketan esan duenez, Hugo Chavez presidentea "izugarrizko indarrarekin" ikusi du. Halaber, gaixotasunari "betiko sendotasunarekin" aurre egin diola gaineratu du.

"2012 urte hasieratik, Chavez presidenteak osasun egoera larriari egin behar izan dio aurre, eta betiko indarrarekin egin du, bere eta herriaren indarrean konfiantza izanez", adierazi du.

"Bi aukeratan ikusi ahal izan nuen, berarekin hitz egin, ebakuntza osteko prozesuaz jakitun da, eta, espresuki, herria beti jakinaren gainean egotea eskatu zigun, egoera oso larria izanda ere", nabarmendu du.

Horren haritik, Venezuelako herriari "txertoa jartzea" eskatu du, sare sozialetan eta oposizioaren kide diren komunikabideetan agintariaren osasunari buruz dauden "zurrumurruen eta gezurren" aurka.

"Herriari informatzen izango garela esan nahi diogu. Uneoro ematen egongo garen informazioan konfiantza izan ezazue. Fedea izan Jesusengan eta medikuengan, Chavezek bilakaera izaten jarraituko du, eta berandu baino lehenago, egoera zail honetatik irtengo da", azaldu du.

Halaber,herrialdeko presidentea "beti egon izan da herriaren eta Latinoamerikaren alboan" eta "ez ditu inoiz utziko", azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena