Sexu-esplotazioaren aurkako makro operazioan atxilotutako bi, espetxera
Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak 20 pertsona atxilotu eta 39 emakume askatu zituzten, Hego Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko hainbat probintziatan ziharduen sexu-esplotazioko sare baten aurka batera asteartean egin zuten polizia-operazioan. Ertzaintzak atxilotutako 10 lagunetatik bi espetxera bidali ditu gaur epaileak, bost kautelazko neurriekin aske geratu dira, eta beste hiru epailearen erabakiaren zain daude oraindik, EITBk jakin ahal izan duenez. Atxilotuak gaur utzi dituzte epailearen sku.
EITBk egindako elkarrizketa batean, Mikel Trekuk, operazioa egin zuen Ertzaintzaren dibisioko buruak, baieztatu zuen lortu dituztela "operazioaren helburuak", eta, ikerketa ia itxitzat eman dutela.
Ikerketa 2024an hasi zen, Ertzaintzak sarearen berri izan zuen orduan. Ondorioztatu duenez, sexu-esplotaziorako sareak jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituen emakumeak, batez ere Brasilen, lan-baldintza hobeak aginduta. Behin Estatuan zeudela, bidaia eta ostatua ordainarazi eta zorra kitatzeko agintzen zieten, eta horretarako prostituzioan aritzera behartzen zituzten. Sareak hainbat sare sozialetako kanalen bidez eskaintzen zituen emakume horien sexu-zerbitzuak, luxuzko prostituzio gisa.
Operazioa astearte goizean hasi zen, ekainaren 3an, eta EAEko eta Estatuko hainbat herri eta hiritara zabaldu zen.
Ertzaintzak atxiloketak eta miaketak egin zituen Gasteizen, Bilbon, Zornotzan eta Basaurin. Bestalde, Polizia Nazionalak Irunen, Iruñean, Logroñon, Santanderren, Zaragozan eta Figueresen (Girona) egin zuen operazioa. Guztira, 20 pertsona atxilotu zituzten, horietatik 12 EAEn, eta 39 emakume askatzea lortu zuten.
Hainbat tokitan egindako miaketetan, atxilotuek erabilitako dokumentazioa, dirua, droga eta ibilgailuak konfiskatu zituzten.
Euskal Autonomia Erkidegoan liberatutako emakumeei GKE espezializatuen laguntza eman zitzaien, biktima diren heinean, egin beharreko tramite administratiboen ondoren.
Atxilotuei delitu hauek leporatu zizkieten: talde kriminala, gizakien salerosketa, inor prostituitzera behartzea, atzerriko herritarrak urratzea, osasun publikoaren aurkako delitua eta kapitala zuritzea.
Albiste gehiago gizartea
Getxoko Udalak azpimarratu du lan egin beharko dela sokamuturraren etorkizunari buruz ados jartzeko
'Sokamuturra Ez!' plataformak elkarretaratzea egin du jardueraren ordu berean, Algortako Portu Zaharrean, Getxoko jaietan animaliak erabiltzeari utz diezaioten eskatzeko.
Zarrakazteluko sutea "giza ekintza batek" eragin zuela baieztatu dute
Amparo Lopez Nafarroako Gobernuaren bozeramaile eta Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilariak adierazi duenez, larunbat gauean Zarrakaztelun piztutako sutea nola sortu zen "ikertzen" ari dira, eta "Poliziaren lana errespetatu" behar dela esan du. "Badakigu giza ekintza batek eragin" zuela sua. Halaber, "nekazaritza eta basogintzako edozein jarduera" egitea debekatu dute.
Kezka nagusi Zarrakaztelun, arratsaldean ekaitz lehorrak botako dituelako sutearen inguruan
Jon Diez de Eure Nafarroako suhiltzaileen sarjentuak EITBri azaldu dionez, Zarrakaztelun piztutako sutea "ezin da kontrolatutzat jo".
Espainiako Gobernuak inpugnatu egin du Jumillako kiroldegietan musulmanei otoitz egitea galarazteko akordioa
Espainiako Gobernuaren ustez, "modu arbitrarioan murriztu da" aspalditik egiten zen ospakizun bat, eta horrek urratu egiten ditu Administrazioaren erlijio-askatasunaren, berdintasunaren eta neutraltasun konfesionalaren printzipio konstituzionalak.
Mutil bat atxilotu dute Erriberagoitian, gizon bat indarkeriaz hil omen duelako
Biktima etxebizitza baten ondoan aurkitu zuten, Bilorian, eta ustezko erasotzailea ordu batzuk geroago atxilotu zuten, Añanan.
Piratek Donostiako kaia abordatuko dute beste behin
Goizean goizetik ehunka pertsona ibili dira ontziak prestatzen, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Kontxako hondartzara iristeko. 'Auzolanari tiraka' lelopean, aniztasunaren aldeko banderak altxatuko dituzte, eta gizarte-bazterketaren aurka arraun egingo dute.
Hasi dira asiloa eskatzen duten adingabeak Kanarietatik Penintsulara bideratzen
Aurreikusita dago astelehen honetan hamar gazteko lehen taldea nazioarteko babeserako Estatuko baliabideetara lekualdatzea, Auzitegi Gorenaren agindua betez.
21 urteko emakume bat hil da Donostian, moto-istripuz
Biktima motozikleta bateko bidaiaria zen. Gidaria, 47 urteko gizon bat, zauritu egin da.
Zarrakazteluko sutea kontrolik gabe doa aurrera, baina herritarrak salbu daude
Nafarroako Babes Zibilak eskatu du kaltetutako eremura ez hurbiltzeko. Eguraldiak hobera egin du, eta inguruko herrietako bizilagunek etxeetako leihoak ireki ditzakete, aireztatzeko.
Gizonezko bat atxilotu dute Algortan, Portu Zaharreko jaietan sexu-eraso bat egiteagatik
Udalak eta Jai Batzordeak elkarretaratzea deitu dute gaurko, 19:00etan, Portu Zaharreko eskaileretan.