Enpresari bat atxilotu dute Idiazabalen, langile atzerritarrak esplotatzeagatik zuntz optikoa instalatzeko
Logroñoko 38 urteko enpresari bat atxilotu du Ertzaintzak Idiazabalen, lan-esplotaziorako gizakien salerosketa delitu bat egotzita, hainbat atzerritar esplotatzeko baldintza gogorrak agerian utzi zituen salaketa baten ondorioz. Maiatzaren 8an atxilotu duten.
Ikerketa 2025eko urtarrilean hasi zen, gizarte-zerbitzuen alerta bat jaso ostean. Pertsona bat etsi-etsian joan zen laguntza eskatzera; izan ere, nahiz eta egunean 10 ordu baino gehiago lan egin, asteburuak barne, ez zuen nahikoa baliabiderik, ezta jateko ere, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Espainian erregularizatzeko promesa faltsuak egin zizkiotela salatu zuen biktimak, eta hilean 4.000 eurorainoko soldatak izango zituztela etxeetan eta enpresetan zuntz optikoa instalatzeagatik.
Ertzaintzak ikertutako gizona, aurrekari penalik ez zuen Logroñoko enpresaburu bat, bi enpresaren administratzaile bakarra zen. Enpresa horien bidez, Espainiako nahiz atzerriko langileak erakartzen zituen, eta telekomunikazio-operadoreentzat lan egiten zuten konpainia instalatzaileek azpikontratatzen zituzten.
Poliziaren ikerketek baieztatu dutenez, egoera administratibo irregularrean zeuden biktimei ez zieten alta ematen Gizarte Segurantzan, eta faltsututako txartelak ematen zizkieten afiliatu gisa agertzen ziren pertsonen izenean. Horri esker, hainbat pertsona aldi berean enplegatzen zituen enpresaburuak, altan pertsona bakarra izan arren.
Segurtasun Sailak zabaldutako oharraren arabera, antza denez, instalazio bakoitzarengatik jasotako zenbatekoaren % 75 beretzat hartzen zuen enpresaburuak. Gainerako % 25etik, gasolina, ostatua, ustezko zorra eta paperik gabe lan egiteagatik ustez sortutako gastuak ordaintzeko % 8 deskontatzen zizkien langileei, eta, ondorioz, egoera ekonomiko oso ahulean uzten zituen.
Lehen salaketa jaso ostean, beste lau lagunek ere jarri dute salaketa, eta biktima kopuruak gora egingo du, aurreikuspenen arabera.
Atxiloketa egin ondoren, Durangoko 3 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Miranda de Ebron eta Logroñon etxebizitza pare batera sartzeko eta miatzeko baimena lortu, eta, Polizia Nazionalaren laguntzarekin, 32 urteko emakume bat atxilotu zuten, kasuarekin zerikusia duelakoan.
Ikertu nagusia epailearen esku utzi dute. Lan-esplotaziorako gizakien salerosketa delitua egozteaz gain, langileen eskubideen aurkako delituak, pertsonen legez kanpoko trafikoa, dokumentuak faltsutzea eta beste delitu batzuk egozten dizkiote.
Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea, ezta beste autonomia-erkidego batzuetan biktima gehiago aurkitzea ere; izan ere, Ertzaintzaren ustez, pertsona batzuk oraindik salatzeko beldur izango dira, errepresalien beldur.
Albiste gehiago gizartea
Irteera operazioa hasi da: 60.000 ibilgailu espero dira Biriatun eta auto-ilarak sor daitezke zenbait gunetan
Arazo gehien sor daitezkeen guneak dira A-8 autobidea Kantabriarako noranzkoan, Armiñongo lotunea, A-1 eta AP-1 errepideen arteko lotunea eta ibilbideko bidesariak.
Familiek gose-greba egingo dute Gueñesko Osotu Lanbarri ikastetxe pribatua itxi ez dezaten
Ikastetxe horretako gurasoek elkarteak Eusko Jaurlaritzaren erantzun falta salatu du zentroa finantzatzeko orduan. Horregatik, 20 bat lagunek gose-greba abiatuko dute Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Ikasleen % 60 baino gehiagok premia edo beharrizan bereziak dituztela gogorarazi dute.
Foruzaingoa 67 urteko gizon baten hilketa ikertzen ari da, Cascanteko egoitzan gertatutakoa
84 urteko gizon bat atxilotu eta espetxeratu dute, hilketaren ustezko egilea delakoan.
Ertzaintzak 52.370 delitu ikertu ditu urteko lehen seihilekoan Euskadin, iaz baino zertxobait gutxiago
Azken txostenaren arabera, 35 hilketa zenbatu dira, 2024an baino bat gutxiago. Nabarmentzekoa da Bilbon izan den gorakada: iaz, 2 kasu izan ziren, aurten, 10.
Aiora Diaz eta Eñaut Saenz de Viteri izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren jaietan
Aiora Diaz de Egiguren eta Eñaut Saenz de Viteri, 12 eta 10 urteko neska eta blusa, hurrenez hurren, izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren Jaietan. Abuztuaren 7an, txikiei eskainitako egunean, eskuartean izango dituzten aterkiak eta ardo zahatoa jaso dituzte.
Euskal diaspora, Txilen
Mikel Reparaz kazetaria Txilen izan da, euskal jatorriko biztanle kopuru handiena duen herrialdean.
Suteek arrisku egoera larrian jarri dituzte Avila eta Caceresko hainbat herri
Extremaduran 2.500 hektarea kiskali ditu asteartean piztutako suak. Avilan, berriz, 600 hektarea inguru erre dira. Hainbat pertsona ebakuatu behar izan dituzte eta egoera ez dago kontrolpean.
Zer dira tsunamiak? Zergatik gertatzen dira?
Errusiako ekialdea astindu duen 8,8 graduko lurrikara izugarriak tsunami alertak piztu ditu Ozeano Barean. Baina, zer dira tsunamiak, eta zergatik sortzen dira?
Legez kanpoko 3.800 tabako-pakete atzeman dizkiete Bilboko aireportuan Armeniatik zetozen bi bidaiariri
Guardia Zibilak kontrabandoko 3.800 tabako-pakete atzeman ditu Bilboko aireportuan, Armeniatik zetozen bi bidaiariren maletetan. 1.900 bana pakete zeramaten. Kontrabandoan aritzea egotzi diete biei.
Fidantzarik gabeko espetxealdi komunikatua Zizur Nagusian emaztea hiltzeagatik atxilotutako gizonarentzat
Gizonak deklaratzeari uko egin dio. Adinagatik akusatuaren osasun egoerari buruzko zalantzei dagokienez, epaileak bere ebazpenean azaldu duenez, medikuek azterketa sakona egin diote, eta patologia larririk ez duela ondorioztatu dute txosten batean.