Gizartea
INDARKERIA MATXISTA
Iaz 48 emakume hil zituzten Espainian euren bikotekide edo bikotekide ohi gizonezkoek
AGENTZIAK | EITB Media
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren azken txostenaren arabera, 7,6 egunetik behin emakume bat hil zuten; eta lautik bat, 25.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan.
-
Hilketa matxista Haron (Errioxa). Argazkia: EFE
Pasa den urtean 48 emakume hil zituzten Espainian euren bikotekide edo bikotekide ohi gizonezkoek, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren menpeko den Indarkeria Matxistaren Behatokiak astelehen honetan argitaratutako 2024ko txostenaren arabera.
Zehazki, 7,6 egunetik behin emakume bat hil zuten, eta horietatik laurdenak 25.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan.
Sei hiltzailetik bosten kasuan, bikotekide edo bikotekide ohiek indarkeria matxistagatik salatu zituzten (% 83).
Halaber, indarkeria bikarioari buruzko datuak ere eman dituzte. Iaz, bederatzi haur hil zituzten, eta 2013an kontaketa egiten hasi zirenetik 62 dira eraildakoak. Geroztik, urteri batez beste, 5,2 haur hil dituzte eta lautik ia hiru 10 urtetik beherakoak ziren.
Iaz eraildako bederatzi haurretatik lau hiltzailearekin bizi ziren, 36,8 urteko gizona, batez beste. Gainera, sei hiltzailetik lauk Espainiako nazionalitatea zeukaten.