Itxi

Etxegabetzeak

Manifestazioa Gaisteizen

Etxegabetzeen biktimek etxea ordainean emateko aukera aldarrikatu dute

Manifestazioa Gaisteizen

200 pertsona baino gehiago bildu dira Gasteizko kaleetan eta Gobernuak onartutako lege-dekretua "nahikoa ez dela" salatu dute.

01:19
Protesta bateratua egin dute etxegabetzeen aurkako elkarteek

EAEko, Nafarroako eta Errioxako plataformek manifestazioa egin dute Gasteizen etxegabetze-prozesuak geldiaraztea, etxea ordainean ematea eta alokairu sozialak eskatzeko.

Protestak 200 pertsona baino gehiago bildu ditu, EAEko, etxegabetzeen kontrako Nafarroako eta Errioxako plataformetakoak, "Etxebizitza eskubidearen alde. Kaleratzerik ez" lelopean. Gasteizko kaleetan zehar ibili dira eta konponbide zehatzak eskatu dizkiete bakuei zein politikariei. Horrez gain, Gobernuak duela gutxi onartutako lege-dekretua "nahikoa ez dela" salatu dute.

Gainera, sinadurak biltzen jarraitu dute (dagoeneko 600.000 bildu dituzte). Sinadura horiekin Legegintzako Herri Ekimena aurkeztuko dute Kongresuan.

Aimar Saenz de Buruaga "Kaleratzeak Stop Araba" erakundeko kideak adierazitakoaren arabera, Herri Ekimen horretan etxegabetzeak gelditzea, etxea ordainean ematea eta etxebizitzen jabeei bost urteko alokairu soziala ematea eskatuko dute.

Sinadurak

Legegintzako Herri Ekimenaren aldeko sinadurak biltzeko epea urtarrilaren 25ean amaituko da, eta ekimena otsailean eramango dute Kongresura, esan du Saenz de Buruagak. Halaber, Gobernuak etxegabetzeen inguruan onartutako lege-dekretua "erabat eskasa" dela salatu du, ez duelako "ezertarako" balio.

Manifestazioan, bankuen eta politikarien aurkako ohiuak egn dituzte, eta Vitaleko bulegoaren aurretik pasa direnean, "hemen dago Ali Babaren koba", "ez da krisia, estafa da".