Gizartea
Bizkaia
Amatatu dute Berriatua eta Mendexa artean piztutako baso-sutea
EITB MEDIA
06:50 aldera izan dute gertakariaren berri, eta 10:30erako itzalita zuten suhiltzaileek. Talde bat geratu da bertan, zaintza-lanetan.
Baso sutea piztu da goizean Berriatua eta Mendexa udalerrien artean (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, baina goizerdirako (10:30 aldera) amatatuta zuten suhiltzaileek.
Garrak Asterrika auzoko baso-eremu batean hasi dira, eta larrialdi-zerbitzuek 06:50ean izan dute horren berri. Berehala bertaratu dira Foru Aldundiko suhiltzaileak, Gernika-Lumoko basekoak, eta Eusko Jaurlaritzak suteak amatatzeko duen helikopteroa. Behin amatatuta, suhiltzaile talde bat inguruan geratu da, zaintza-lanak egiteko.
[INGURUMENA] ¿Baso sutea dago Asterrika auzoan (Berriatua) eta horregatik dabil helikopteroa Kamiñazpi gainean, errekan ura hartzen.¿
— Ondarroako Udala (@UdalBarriak) April 30, 2025
¿Bertan daude larrialdi zerbitzuak.
¿¿ INFO+ https://t.co/U9Hqnaq7A1#Ondarroa #Ondarru pic.twitter.com/fXOlBLIZ52
Oraindik ez dakite zer dela eta piztu den sutea.