Gizartea
Errenteria
Eraikin bat hustu dute Errenterian, etxabeko tabernatik ke handia ateratzen hastean
EITB Media
Suhiltzaileak lokalean sartu dira eta kearen iturria aurkitu dute sukaldean. Kea bai, baina ez da surik izan. Egurrezko egitura duen eraikina izanik, badaezpada etxetik atera dituzte bizilagunak. baina etxera itzuli ahal izan dira dagoeneko.
Errenteriako Kapitanenea kaleko eraikin bateko bizilagunak etxetik atera dituzte gaur goizean.
Suhiltzaileek sute abisua jaso dute goizeko bederatziak laurden gutxitan, eraikineko etxabeko tabernatik ke asko ateratzen ari zela eta.
Suhiltzaileak lokalean sartu dira eta kearen iturria aurkitu dute sukaldean. Kea bai, baina ez da surik izan. Antza denez, zartagin bat utzi duten sutan, kea eraginez, baina ez du su hartu.
Egurrezko egitura duen eraikina denez, bizilagunak etxetik atera dituzte, badaezpada, baina laster itzuli ahal izan dira etxera.